
Garai helenistikoa Antzinako Greziako historiaren aro bat da.
Greziar garai klasikoaren gainbeheraren eta erromatar boterearen gorakadaren arteko trantsizio unea izan zen.

Historia Aldatu
K.a. 336. urtean Alexandro Handia Mazedoniako tronura igo zen. 12 urtetan, inperio handi bat sortu zuen, Danubio ibaitik Indus ibairaino.
Alexandro oso gazte hil zen, K.a. 323. urtean, eta haren jeneralek inperioa zatitu egin zuten. Orduan hasi zen helenismoa: Greziako kultura ekialdera zabaldu zen (hizkuntza, erakundeak...).
Errege helenistikoek hiri berriak sortu zituzten: Alexandria (Egipton), Antiokia, Laodizea eta Seleuzia (Sirian). Alexandriako liburutegia oso famatua izan zen antzinaroan.
Erroma lurrak konkistatzen hasi zenean, garai helenistikoaren amaiera etorri zen. Hala ere, helenismoak eragin handia eduki zuen Erroman.
Argazki galeria Aldatu
-
Ptolomeo I.aren bustoa. Egiptoko erregea izan zen. -
Miloko Venusa, eskultura helenistikoa, k.a. 130-100 urte ingurukoa -
Laokoon eta bere semeak eskultura, K.a. 200 urte ingurukoa