Alexandriaren ikuspegia, Qaitbay zitadelatik.

Alexandria Afrika iparraldeko hiri bat da. Egiptoko bigarren hiri handiena da, ia 5,2 milioi biztanle ditu. Egiptoko itsas porturik handiena du.

GeografiaAldatu

Alexandria Nilo ibaiaren deltan dago. Azaleraz oso handia da, 32 kilometro luzerako kostaldea dauka.

HistoriaAldatu

   Ba al dakizu    
Antzinako Alexandrian jaio, bizi eta hil zen Kleopatra, Antzinako Egiptoko azken faraoia.
 ,
Hipatia Alexandriakoa zientzialariarengana bazter guztietako ikasleak etortzen ziren filosofia, matematika eta astronomia ikastera.
 

Alexandria K.a. 332 urtean sortu zuen Alexandro Handiak. Berehala bihurtu zen antzinako garaiko hiri garrantzitsuenetako bat Mediterraneo aldean, bereziki greziarren garaian eta, geroago ere, Antzinako Erromako probintziarik garrantzitsuenetako bateko hiriburua zenean.

Itsasargi famatua zeukan Pharos uhartean, eta liburutegi erraldoia ere bai, mundu guztian ezaguna zena. Baina gaur egun eraikin horiek ez dira existitzen.

VII. mendearen erdialdean, arabiarrek konkistatu zuten, baina Kairo aukeratu zuten beren hiriburua izateko.

Gaur egun Egiptoko bigarren hiri handiena da eta ekonomia oso indartsua du.

Leku ikusgarriakAldatu

  • Qaitbay zitadela
  • Montaza jauregia
  • Abu al-Abbas al-Mursi meskita