Txikipedia:Mihilu
Mihilua euskaraz (Foeniculum vulgare du izen zientifikoa), Foeniculum generoko espezie bakarra da, baina familia zabalago batekoa da. Apaiceae familiakoa da, eta bertan sartzen dira apioa, eneldoa, anisa eta perrexila. Landare hau, hostoek eta haziek usain atsegina dutelako nabarmentzen da. Basoan biltzen da bero gehien egiten duen garaian, orduan baitu lurrin gozoena.
Ezaugarriak:
aldatu- Neurriak: 1,5 metrora irits daiteke.
- Hostoa: konposatua eta harizpien metaketa baten antza du.
- Zurtoina: tentea, sendoa, adarkatua eta ildoak ditu.
- Sustraia: motza eta lodia.
Ugalketa:
aldatu- Lorea: txikiak, horiak eta ugariak dira. 5 petalo aske ditu eta 5 estanbre petaloekin txandakatuak. Ugalketa sexuala dute (emea gineceoa da eta polena arra).
- Fruitua: txikiak eta obalatuak.
Elikadura:
aldatuFotosintesiaren bidez elikatzen dira. Lurretik mineralak eta ura hartzen dute eta airetik CO2-a. Karbonoa molekula organikoetan finkatzen dute eta soberan duten O2-a kanporatzen dute.
Erabilera:
aldatuMihilua oso erabilgarria da; izan ere, zurtoinak eta hosto xehetuak landare aromatiko gisa erabiltzen dira, haziak espezia bezela eta erraboila barazki bat da. Zapore eta usain anisatuak ditu.
Ekologia:
aldatuEremu erruderaletan dago, batez ere bide ertzetan. Klima epeleko lekuetan landatzen da.
Taxonomia: (sailkapen zientifikoa)
aldatu- Erreinua: Plantae (landareak)
- Ordena: Apiales
- Familiia: Apiaceae
- Generoa: Foeniculum
- Espeziea: vulgare
Zeren antza dauka:
aldatuFerula communis, 1-3 metroko altuera, oso sendoa, infloreszentzia handia adarkatuekin. Hostoak mihiluaren antzekoak dira (Foeniculum vulgare). Erraz bereiz daiteke Ferulak ez baitu Foeniculumaren usain anisatu handia, eta hostoen segmentuak lodiagoak dira.
Bitxikeriak:
aldatuHainbat errezetetan erabilgarria da eta infusio moduan ere egin daiteke.
Bibliografia:
aldatuhttps://es.wikipedia.org/wiki/Foeniculum_vulgare
https://nutricionyfarmacia.es/blog/salud/fitoterapia/hinojo/
https://www.asturnatura.com/especie/foeniculum-vulgare.html
https://verduras.consumer.es/hinojo/curiosidades-y-como-prepararla