Txikipedia:Ezkerte zuri
Ezkerte zuria edo Calystegia sepium Convolvulaceae familiako landare espezie bat da. Europa, Asia mendebalde, ipar Afrika eta Ipar Amerikan aurki daiteke. Beste landareen inguruan kiribiltzen da.
DESKRIBAPENA
aldatuLur hezeetan hazten den espezie honek inbutu formako lore zuri ikusgarriak ditu. Apirila-iraila bitartean loratzen da. Hosto txandakatuak ditu, 4 zm-ko peziolo eta gezi formakodunak.
BEHARRAK
aldatuEremu heze eta euritsuetan hazten da, belardi, ibaiertz eta laborantza bazterretan. Normalean lur nitrifikatu eta pH baxuko eremu argiztatuetan aurkitzen da.
ERABILERA
aldatuHorma eta hesiak estaltzeko erabiltzen da, funtzio edo erabilera estatikoa duela esan daiteke. Horrez gain, sendabelar gisa erabili izan da urteetan zehar sabeleko mina kentzeko.