Txikipedia:Estereokimika

Estereokimikak molekulak espazioan aztertzen ditu, hau da, espazioan dauden molekulen atomoak nola antolatzen diren eta elkarri nola eragiten dioten. Konposizio kimiko bera duten molekulei baina espazioan atomoak leku ezberdinetan dituztenei isomeroak deritze. Louis Pasteur kimikari ezaguna izan zen Estereokimika aztertu zuen lehenengoetarikoa.

Estereokimikaren zati garrantzitsuetako bat kiralitatea da. Hitz gutxitan esateko, molekula kimikoen simetria aztertzen du kiralitateak. Objektu bat ezin bazaio bere ispilu-irudiari gainjarri, orduan, objektu kirala da. Gainjarri badakioke, akirala dela esaten dugu.