Txikipedia:Eskoriatza
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 4.131 |
🔎 Azalera | 40,43 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 275 metro |
![]() |
Eskoriatza Gipuzkoako udalerri bat da. 4.097 biztanle zituen 2016. urtean. Debagoiena eskualdean dago.
GeografiaAldatu
Deba ibaiak herria zeharkatzen du.
Auzo hauek ditu: Apotzaga, Bolibar, Gellao, Marin, Mazmela. Mendiola eta Zarimutz.
EkonomiaAldatu
Industria da herriko jarduera nagusia: metalurgia, etxetresna elektrikoen fabrikazioa, sarrailgintza, elikagai-industria eta ehungintza. Horiekin batera, basoak, abeltzaintza (behiak) eta nekazaritza (barazkiak).
HistoriaAldatu
1630ean Eskoriatza udalerri bihurtu zen.
EuskaraAldatu
2016 urtean herritarren %62,58 euskalduna zen.
DemografiaAldatu
2019an 4.065 biztanle zituen.
PolitikaAldatu
2019ko udal hauteskundeen ondorioz Joserra Zubizarreta izendatu zuten alkate.
Eraikin garrantzitsuakAldatu
- Otadui etxea. XVII. mendekoa.
- San Pedro eliza. XVIII. mendekoa.
- Gaztainadui jauregia. XVII. mendekoa.
- Udaletxea. XIX. mendekoa.
- Zalbidegoitia jauregia. XVIII. mendekoa.