Txikipedia:Erlo
Erlo Gipuzkoako mendi bat da, Azpeitia eta Azkoitia herrien artean kokatzen dena.
Izarraitz mendilerroko tontor garaiena da, Kakueta eta Xoxote mendiak alboan izanda. Kostaldetik 10 kilometrotara dago eta Urola ibaiak zeharkatzen du harana.
Deskribapena
aldatuTontorrean gurutze bat aurki dezakegu eta bertatik euskal kostaldea bere zabalera osoan ezagutu daiteke, Matxitxako lurmuturretik Higer lurmuturreraino.
Abiapuntuak
aldatu- Zorrospeko lepotik
- Azpeitiatik
- Azkoitiatik
- Zestoatik
Izarraitz mendilerroa
aldatuIzarraitz Gipuzkoako ipar-mendebaldean dagoen mendilerroa da. Kobazulo askoren existentzia ematen du eta bertan aztarna arkeologikoak aurkitu izan dituzte; Ekaineko leizean, adibidez.