Higer lurmuturra
Higer Hondarribian dagoen Gipuzkoako lurmuturra da, herrigunetik 4 kilometrora. Itsasargi garrantzitsua du. Lurmuturretik gertu Amuitz uhartea dago.
Higer lurmuturra | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 23′ 24″ N, 1° 47′ 46″ W / 43.39°N,1.796°WKoordenatuak: 43° 23′ 24″ N, 1° 47′ 46″ W / 43.39°N,1.796°W |
Herrialdea | ![]() |
Herrialdea | Espainia |
Lurraldea | Hondarribia |
Ur-gorputza | Bizkaiko golkoa |
HistoriaAldatu
Gizakiaren historiaren aztarnategi garrantzitsua da:
- Goi Paleolitoko aztarnak aurkitu dira lurmuturrean.
- Inguruetan, Jaizkibel mendiaren itsasertzeko hegalean 2003an egindako indusketetan, M. J. Iriartek eta A. Arrizabalagak giza hilobi bat aurkitu zuten, duela 8.300 urtekoa, Mesolitoko maskortegi batean.
- Badian, erromatarren aztarnak aurkitu dira (Higerko brontzeak gisa ezagutzen direnak)
IbilbideakAldatu
GR 11 ibilbideaAldatu
Sakontzeko, irakurri: «GR 11»
GR 11 ibilbidearen abiapuntua da, zeinak Pirinioak zeharkatzen dituen alderik alde, betiere mendikatearen hegoaldeko isurialdetik.
GR 121 ibilbideaAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Talaia ibilbidea» eta «GR 121»
Lurmutur honetatik Gipuzkoa osoari itzulingurua egiten dion GR 121 ibilbidea ere igarotzen da, hain zuzen ere, ibilbide horretako zatia den eta gipuzkoar kostaldea zeharkatzen duen Talaia ibilbidearen Hondarribia eta Pasai Donibane arteko etaparen abiapuntua edo helmuga delarik (norberak burutzen duen norabidearen arabera).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |