Erle arrunta munduan zabalduen dagoen erle espeziea da. Izen zientifikoa Apis mellifera du, "eztia egiten duen erlea" esan nahi du.
Deskribapena
aldatuLangileek 0,75-1 cm neurtzera iritsi daitezke eta erreginek 1,5-2 cm neurtzen dute. Marroi eta hori kolorekoak dira eta pozoia dute beraien eztenean.
Bizimodua
aldatuAnimalia sozialak dira eta erlauntzetan bizi dira. Erlauntza superorganismo bat dela esaten da. Erlauntzak sinergiaz jokatzen du. Erleek kolektiboki jokatzen dute beraien arazoen eta lanen aurrean. Erregina da gizarte horren buru.
Kastak
aldatuErlauntza batean hiru kasta daude.
- Langileak: Polena bildu eta erlauntza defendatzea da beraien eginkizuna.
- Erlamandoa: Erle arra da. Arrautza ernaldugabeetetik jaiotzen dira. Beraien eginkizuna erreginarekin ernaltzea da.
- Erregina: Erreginen eginkizun bakarra arrautzak jartzea da.
Elikadura
aldatuErreginek jalea jaten dute. Langileek, loreetatik lortutako nektarra eta polena jaten dute.