Txikipedia:Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak

Eraztunen jauna: Boterearen eraztunak (The Lord of the Rings: The Rings of Power jatorrizkoan) estatubatuar fantasiazko telesaila da. J.R.R. Tolkien idazlearen eleberrien unibertsoan inspiraturik dago, eta Amazon-en Prime Video streaming plataformarako sortua da. 2022an pantailaratu zuten haren lehenbiziko denboraldia, eta inoiz egin den telesailik garestiena da. Adinen araberako 13+ kalifikazioa jarri diote 1. denboraldiari (5. eta 8. atalei izan ezik, horiek 7+ kalifikazioa baitute).