Ephemeroptera, euskaraz efemeropteroak eta maiatz-euliak deituak, Pterygota azpiklasearen barneko intsektu ordena dira. Udazkenean zein udaberrian jaiotzen dira larba moduan eta erreketan aurki daitezke. Tamaina 12 eta 30 milimetroen artekoa da. Intsektu hauek betidanik piztu dute jakin-mina, Aristoteles filosofoak berak hauei buruz ikertu zuen. Hiru mila espezie inguru existitzen dira.

Nolakoak dira? aldatu

Intsektu hauek aintzinekoak dira, hau da, lehen existitu ziren intsektuen ezaugarri batzuk dituzte; buztan luzea eta tolestu ezin diren hegalak. Hegalak tolestu ezin dituztenez palaeopteroen taldean daude. Intsektu guztiek bezala, gorputzak hiru atal desberdin ditu: burua, torax-a eta abdomena.

Torax-ak hiru atalez osatuta dago; protorax-a (buruari lotuta dago), mesotorax-a (torax-aren hiru zatiak lotzen ditu) eta hirugarrenik metatorax-a (abdomenarekin lotuta dago). Torax-aren atal bakoitzak bi hanka ditu.

Azkenik, kolore guztietako efemeropteroak aurki daitezke.

Zein da haien bizi zikloa? aldatu

Epfemeropteraren bizi-zikloak hiru fase ditu: ninfa, subimago eta imago.

 
Ninfaren begi bistako argazkia.
Ninfa
Uretan arrautzetatik larba moduan jaiotzen dira. Jaiotzen diren

momentutik uretatik atera eta hegalak garatzen dituzten momenturaino irauten du ninfa faseak.

   Ba al dakizu    

Intsektu hauek ibaien uraren kalitatearen bioadierazleak dira, kasu honetan ephemeropterak ibaietan aurkitzen baditugu uraren kalitatea ona izango da.

Subimago
Ninfa etapa bukatzerakoan, hau da, hegalak garatzen dituztenean, beste fase bat hasten da: Subimago fasea. Fase honetan intsektu mota honen zangoak eta begiak oraindik ez daude guztiz garatutak eta ez dago ugaltzeko prest. Bigarren fase honek (Subimago) minutu batzuk, egun bat edo bi egun irauten du espeziearen arabera.
 
Subimago fasea
Imago
Azkenik, ephemeropteroa heldua bihurtzen denean Imago fasea hasten da.

Azken fase honetan, hegalak guztiz garatuta dituzte eta hegan egiteko gai dira.

Gainera, ugaltzeko prest daude.

 
Imago fasea
   Ba al dakizu    

Intsektu hauen bizitzaren iraupena oso motza da, soilik 24 orduz bizitzen dira.

Non bizi dira? aldatu

Intsektu honek bizi zikloaren fasearen arabera bizitoki ezberdinak ditu. Ninfa fasean, uretan bizi dira, ur gazian edo ur gezan aurkitu daitezke. Gehien bat arroken azpiko aldean egoten dira.

Imago faseari dagokionez, udaberrian edo udazkenean, bi egunetan, toki ezberdinetan aurkitu daitezke. Helduak direnean soilik ateratzen dira uretatik, eta erreprodukzioa egiteko izaten da. Beraz, haien bizitzaren denbora gehiena oxigeno asko dagoen uretan igarotzen dute.


Zer jaten dute? aldatu

 
Alga espezie bat

Ninfa fasean, ur-azpian daudenean belarjaleak dira eta gehien bat algak jaten dituzte. Haien hurrengo fasean, helduak direnean, ez dute jaten. Hala ere, haien bizi iraupen motza dela eta, hasieran jaten dutenarekin nahikoa izaten da.

Gehiago jakiteko aldatu

- Ephemeropterak Ebro Ibaian

- Ephemeropteroen bizi zikloaren inguruan