Txikipedia:Energia elektriko

Energia elektrikoa karga elektrikoen mugimenduak sortutako energia da. Mugitzen diren karga horiei elektroi deitzen zaie.

Gure etxeetan sistema elektriko bat dago eta bertatik mugitzen dira elektroiak. Sistema horretan, entxufe ugari daude. Entxufe horietan aparailu elektrikoak konektatzen ditugu eta horrela funtzionatzen dute.

Adibidez: telebista, garbigailua, ordenagailua, mugikorra...