![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0a/Barn_Swallow_%28Hirundo_rustica%29_by_Dharani_Prakash.jpg/300px-Barn_Swallow_%28Hirundo_rustica%29_by_Dharani_Prakash.jpg)
Enara arrunta (Hirundo rustica) Hirundinidae familiako hegazti migratzaile bat da.
Deskribapena
aldatuTxori txikia da, buztan luzea du. Bizkarra eta burua urdin metalkarak ditu, kopeta eta paparoa gorriak, eta bularra eta sabelaldea zuriak. Emea arraren antzekoa da, baina buztaneko lumak motzagoak izaten dira.
Banaketa
aldatuIpar Hemisferioan ugaltzen da. Euskal Herri osoan aurki daiteke. Ugariagoa da Hegoaldeko probintzietan, habia egiteko leku aproposagoak aurkitzen baititu. Espezie migratzailea da. Hego Amerika, Afrika, Asiako hegoaldea, Indonesia eta Mikronesia dira negu-toki nagusiak.
Habitata
aldatuEremu irekiak behar ditu bizitzeko, adibidez, nekazaritza-lurrak, larreak, belardiak eta hezeguneak. Garrantzia asko du ibai edo aintzira bat hurbil izateak. Herri eta baserrietako eraikuntzen barnean egiten du habia normalean. Neguko lekuetan ere saihesten ditu oihanak, eta multzo handiak biltzen dira hezeguneetan.
Elikadura
aldatuTalde txikietan aritzen da ehizan, sorbeltz eta enara azpizuriekin izaten dute konpetentzia. Habiatik hurbil dauden zelai eta putzuetan ehiza egitea du gogoko. Intsektu hegalariek osatzen dute dietaren gehiengoa.
Ugalketa
aldatuEnara arruntak ikuiluak, kortak, lehorpeak, baserri-atariak edo garajeak hautatzen ditu habia egiteko. Bikoteak buztinezko habi bat egin edo aurreko urtekoa konpontzen du. Apiril amaieran edo maiatzean, emeak 2-7 arrautza jartzen ditu. Txitoak jaio eta hiru aste geroago abandonatuko dute habia.