Txikipedia:Emmy Rossum

Emmy Rossum 1986ko irailaren 12an jaio zen, New Yorken (Estatu Batuetan) aktorea da.[1]

Familia aldatu

 
EMMY ROSSUM

Rossum-en familia judua da. Bere gurasoak dibortziatu egin ziren ama haurdun geratu zenean.

Orduan, amarekin pasa zuen bizitza guztia, bere aita 2 aldiz ikusi zuen denboraldi horretan.

Lorpenak aldatu

1997an tebistan hasi zen lanean aktore moduan. Urte horretan  Law & Order eta hurrengo urtean 2 pelikuletan eta serie txikitan aritu zen.

1999 Young Artist Award sarietan "Telebistako filmik onenaren" saria eman zioten, Genius filmean egindako lanagatik.

Aktore Estatu Batuar honek pelikula askotan lan egin du. Adibidez:  The Day After Tomorrow, Poseidón, El fantasma de la opera, Mystic River eta Hermosas criuras filmetan eta Shame less telesailean lan egin du.

Rossumek bigarren hezkuntzako diploma jaso zuen hamabost urte zituenean, Zinemako Kritikaren Saria irabazi zuen, 2004an, Aktore Gazte Onenaren kategorian.

Mutil-lagunak aldatu

Rossum David Wildensteinekin [2]ateratzen hasi zen, arte munduko gizon aberats baten semearekin. Los Angelesera joan behar izan zuen, eta bera New Yorken bizi izan zen. Beraien harremana 2006. urtearen amaieran bukatu zen.

Topher Grace aktorearen bikotekidea ere izan zen Rossum, eta zurrumurruek diote Milo Ventimiglia aktorearekin ere atera zela. Adam Duritz abeslariaren bikotekidea izan zen eta Justin Siegel ekoizlearekin ezkonduta egon zen. 2011tik 2013ra bitartean, Tyler Jacob Moore aktorearekin atera zen, Shameless seriearen filmazioan ezagutu zuen.

Gaur egun aldatu

Rossumek, gaur egun, Los Angelese[3]n amarekin partekatzen duen apartamentuan ematen du denbora. Rossumek behin esan zuen: "Ni oso gaztea nintzenean, 1.000 gauza desberdin izan nahi nituen".

Erreferentziak aldatu

  1. Emmy Rossum. 2023-07-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  2. «David Wildenstein - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  3. «Los Angeles - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).