Txikipedia:Emilia Plater

Emilia Plater gerrara joan zenekoa.
Emilia Plater gerrara joan zenekoa.

Emilia Plater, Lituanikoa zen, Vilna izeneko herrixka batean jaio zen. 1806eko azaroak 13an jaio zen. Eta 1831eko abenduaren 23an hil zen. Emilia Poloniar iraultzaile bat izan zen.

~Azaroko gerra~ aldatu

Emilia gerrara joan zen. Errusiaren aurka izan zen burruka, azkenean Emiliaren taldeak irabazi zuen. Gerran garrantzi handiko gatazketan parte hartu ez zuen arren, bere historia herritarren artean zabaldu zen eta arte- eta literatura-lan ugari inspiratu zituen. Heroi nazionaltzat hartzen da Polonia, Lituanian eta Bielorrusian. [1]

1830eko azaroaren 29an, Varsoviako matxinatu poloniarrak matxinatu egin ziren herrialdearen independentzia lortzeko, denbora luzez errusiar tsarren mende egon ondoren. Iraultza Lituaniako Dukerria sortu zuten eskualdeetara ere iritsi zen.[1]

Emilia Platerrek borrokan parte hartzea erabaki zuen, Lituanian jarduten zuten partisanoen batasuna sortuz. Platerrek ilea moztu zuen, bere uniforme militarra josi zuen eta bere talde armatua antolatu zuen, 280 soldadu baino gehiagok, 60 zaldizkok eta gerrako segaz armatutako ehunka nekazarik osatua, borondatez inskribatuak. Dena antolatu ondoren, Emilia Plater Daugavpilsetik abiatu zen, 1831ko apirilean tsarren mende zeuden inguruko hiriak konkistatuz. Gero, bere abiapuntura itzultzen saiatu zen, baina errusiarren estakamentu indartsu bat hirian ezarri zela jakiteak, plana bertan behera uztera behartu zuen. Hala ere, Emiliak uko egin zion Prusiara ihes egiteari, eta Varsoviarantz joatea erabaki zuen Errusiako lerroak hausten saiatzeko. Azkenik, Emilia larriki gaixotu zen eta 1831ko abenduaren 23an hil zen, Abσamowicz Justinavasen (Justianiów) familiaren gazteluan; eta haren gorputza Kapciamiestis herri txikian lurperatu zuten, Lazdijin, Lituanian.[1]

~Erreferentziak~ aldatu

  1. a b c Emilia Plater. 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).