👶
Jaiotza
1821eko otsailaren 3a
Bristol
💀
Heriotza
1910eko maiatzaren 31
Hastings
🔨
Lanbidea
mediku
📷
Argazkiak
ikusi
Elizabeth Blackwell

Elizabeth Blackwell 1821eko  otsailak 3an jaio zen, Bristol-en, Erresuma Batuan.

Hasierak aldatu

1849. urtean, Elizabeth Blackwell izan zen lehen emakumea izena eman zuena medikuntza ikasketetan, Genevan. Baita, Amerikako Estatu Batuetan medikuntza ikasketak bukatzen lehenengo emakumea izan zen ere bai. Era berean, emakumeen hezkuntzaren aldeko defentsan lan egiteagatik oso ezaguna izan zen.

Familia aldatu

Gaitasun eta ahalmen ekonomiko handia zuen familia batean hezi zen, beraz, Elizabeth eta bere anai arrebek maila handiko ikasketak bukatu zituzten (bere aitak New Yorken findegi bat eraiki zuen). Elizabeth Blackwellek medikuntza ikasteari ekin zion aita hil ostean, medikuntza praktikoan lan egiteko asmoekin.

Lan ibilbidea aldatu

1949. urtetik, AEB-etako Emakumeen medikuntzako elkartean, urtero, Elizabeth Blackwell saria banatzen da. Helburua, mediku lanetan nabarmen lagundu dutenak saritzea da.[1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «20 Mujeres que han cambiado la historia y deberías conocer» Sapos y Princesas (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  2. (Gaztelaniaz) Elizabeth Blackwell. 2023-01-30 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).