Ekaitz-txori txiki

Ekaitz-txori txikia hegazti itsastar bat da. Nahiz eta Ozeano Atlantikoko eta Mediterraneoko uharteetan bizi den hegaztia izan, Euskal Herriko zenbait ibaietan aurkitzen da.

Deskribapena aldatu

Buru eta moko txikiak ditu eta puntadun hego luzeak. Kolore iluna du baina ipurtalde zuria eta hegoen azpian luma zuriak ditu. Hegan bizkorra eta ur azalean egiten du normalean.

Elikadura aldatu

Ur azalean aurkitzen dituen krustazeo, zefalopodo txikiak eta marmokak jaten ditu. Bere janaria aurkitzeko uretan murgildua izaten da

Ugalketa aldatu

Uhartetxoetan edo itsaslabarretako zuloetan egiten du habia. Ekainean arrautza zuri bakarra jartzen dute habian eta 40 egunetan zehar txitatzen dute. Txitak 65-70 egun dituenean hasten da aurreneko hegaldiak egiten.

Izena beste hizkuntzetan aldatu

Ingelesez: Storm petrel.

Gazteleraz: Paiño europeo.

Frantsesez: Océanite tempête.

Ekaitz-txoria txikiaren kantua entzun nahi? aldatu

       Entzun!