Txikipedia:Ehuneko
Ehunekoa osotasun bat ehun zatitan banatzen duen proportzio edo sinbolo matematiko bat da, “ehun unitatetik” zenbat unitate hartzen ditugun adierazten duena.
Ehunekoa erabilgarria da kopuruak konparatzeko eta haien arteko erlazioa ulertzeko. Gainera, proportzioak modu sinplean ulertzen eta komunikatzen laguntzen digu, kantitate desberdinetan.
Leku askotan, «portzentaia» hitza ikusiko duzu zentzu honetan; baina Euskaltzaindiak gomendatu du «ehunekoa» idaztea, esaten den bezala.
IKURRA
aldatuNon idatzi behar da? ZENBAKIAREN AURREAN
EHUNEKOAREN IKUR MATEMATIKOA | % |
---|
LOTURA BESTE KONTZEPTUEKIN
aldatuEhunekoak lotura zuzena dute bai zenbaki hamartarrekin bai zatikiekin. Izan ere, kantitate berdina adieraz dezakete.
EHUNEKOA | ZATIKIA | ZATIKI LABURTEZINA | ZENBAKI HAMARTARRA |
---|---|---|---|
% 25 | 25/100 | 1/4 | 0,25 |
% 50 | 50/100 | 1/2 | 0,5 |
% 75 | 75/100 | 3/4 | 0,75 |
% 10 | 10/100 | 1/10 | 0,1 |
ZATIKIA HAMARTAR BIHURTZEA
aldatuZatikia, hamartarra bihurtzeko: zatikiaren zenbakitzailea, izendatzailearekin zatitu behar da.
→ 1/2ren esanahia: “bat zati bi” = 0,5
→ 1/4ren esanahia: “bat zati lau” = 0,25
Lotura zuzenago batean azalduta, esan daiteke zatikia eta hamartarra gauza bera direla, baina modu desberdinetan idatzita:
- 1/2 = 0,5
- 1/4 = 0,25
- 3/4 = 0,75
EHUNEKOAK GURE EGUNEROKOTASUNEAN
aldatuUNITATE EDO OSOTASUN BAT BANATZEA
aldatuTamaina berdinekoak
aldatu- 2 zati % 5koak: Pizza bat bi lagunen artean banatzea
- 4 zati % 25koak: Pizza bat lau lagunen artean banatzea
- 10 zati % 10koak: Pizza bat hamar lagunen artea banatzea
- 20 zati % 5koak: Pizza bat 20 lagunen artean banatzean
Tamaina ezberdinekoak
aldatu- Adibidea: Klase batean, % 60a neskak dira eta % 40a mutilak
- Adibidea: Lau lagunek gure kromoak batu ditugu, baina bakoitzak kromo kantitate ezberdina batu dugu:
BILDUMA EDO KOPURU FINITU BATEN EHUNEKOA
aldatuAdibidez: 100 kromo berdin baldin badaude daude eta 4 pertsonen artean banatu behar baldin badira, 100en ¼ kalkulatu ondoren (100/4=25) pertsona bakoitzari 100 kromoren % 25 egokituko zaio.
BEHERAPENAK ETA GORAPENAK
aldatuMaiz, gure egunerokotasunean, arropa edo janaria erostera joan behar gara. Egoera hauetan, ehunekoa beherapen edo gorapen bezala ageri ohi da. Hots, gaileta kutxa batek 20 euro balio baldin bazituen eta % 25en beherapena edo igoera izan badu. Kontzeptu hauek ondo ulertzearren, garrantzitsua da beherapenak eta gorapenak ulertzea (behean dagoena soilik kontzeptua eta prozesua ulertzeko balio du, ez dira kalkuluak behar).
BEHERAPENEN ADIBIDEA
aldatuAnderrek supermerkatura joan da, gailetak erosi nahi dituelako. Ondorioz, gaileten tokira gerturatu da eta kutxa batek 20€ balio dituela ikusi du. Hala ere, % 25eko deskontua edo beherapena dute. Zenbat balio du orain kutxak?
Behin beherapena kalkulatuta, hasierako prezioari kantitate hori kendu beharko zaio, prezio finala zein den jakiteko. Hau da, kalkuluak egin eta gero ateratzen den emaitza ez da prezio finala, baizik eta zenbat diru GUTXIAGO ordaindu behar den orain kutxarengatik. Prezio finala kalkulatzeko hasierako prezioa (20€) - atera zaigun beherapena egin beharko da.
GORAPENEN ADIBIDEA
aldatuAnderrek supermerkatura joan da, gailetak erosi nahi dituelako. Ondorioz, gaileten tokira gerturatu da eta kutxa batek 20€ balio dituela ikusi du. Hala ere, % 25eko igoera dute beza dela eta. Zenbat balio du orain kutxak?
Behin igoera zenbat den kalkulatuta, hasierako prezioari kantitate hori gehituko diogu, prezio finala zein den jakiteko. Hau da, kalkuluak egin eta gero ateratzen den emaitza ez da prezio finala, baizik eta zenbat diru GEHIAGO ordaindu behar den orain kutxarengatik. Prezio finala kalkulatzeko hasierako prezioa (20€) + atera zaigun igoera egin beharko da.