Euskaldunon Egunkaria, 1990-2003 bitartean argitaratu zena.

Egunkaria (kazeta edo periodikoa ere deitua) albisteak emateko egunero argitaratzen den argitalpena da.

Jende askok gertaera garrantzitsuen berri jakiteko irakurtzen ditu egunkariak. Oro har, halako aldikotasun edo maiztasun batez argitaratzen dira, normalean egunero, baina bestela ere bai. XX. mendearen amaieran, Europan egunean 2.600 egunkari baino gehiago inprimatzen ziren eta Asian 2.500 baino gehiago. Ipar Amerikan 2.200 bat egunkari zeuden, Hego Amerikan 760 baino gehiago eta Afrikan 160 baino gutxiago.

Egunkari batek tokian tokiko, nazioko eta nazioarteko berri edo albisteak kontatzen ditu. Egunkari askok zutabeak ere badituzte, adituen iritziak eta gertaeren interpretazioak ematen dituztenak. Beste artikulu batzuek entretenimendua, negozioak, bidaiak eta kirolak jorratzen dituzte. Egunkari gehienek iragarkiak ere badituzte.

Nola egiten dira?Aldatu

Pertsona asko behar dira egunkari bat argitaratzeko: editoreek erabakitzen dute zein albiste jaso behar diren, erreportariek istorioak ikertzen eta idazten dituzte, argazkilariek argazkiak ateratzen dituzte, enpresariek harpidetzak eta publizitatearekin lan egiten dute, besteak beste, eta beste askok egunkaria osatzen, diseinatzen, inprimatzen, banatzen eta saltzen laguntzen dute.

Lehen, garestia izaten zen egunkari bat betetzeko informazio nahikoa biltzea, albiste-zerbitzuak sortu ziren arte. Albiste-zerbitzuek mundu osoko informazioa biltzen dute eta hainbat egunkariri saltzen diete. Associated Press eta Reuters oso albiste-zerbitzu ezagunak dira.

Historia apur batAldatu

Inprimaketa asmatu aurretik, testu baten kopia bakoitza eskuz idatzi behar izaten zen. Prozesu hori garestia izaten zen eta denbora asko behar zuen. XV. mendearen erdialdean, Johannes Gutenbergek Inprimatzeko makina asmatu zuen, prozesua bizkortzea eta merketzea ahalbidetu zuena. Une horretatik aurrera, Europan argitaratu ziren albisteei buruzko buletinak eta panfletoak. XVII. mendean, gaur egungo egunkarien antzekoak hasi ziren Europan eta Japonian agertzen. Estatu Batuetako lehen egunkari erregularra 1704an agertu zen.

1791n, Estatu Batuetako Konstituzioari egindako Lehen Zuzenketak prentsa-askatasuna bermatu zuen. Hala ere, herrialde batzuek egunkariak debekatzen dituzte oraindik, edota ez diete gobernua kritikatzen duten artikuluak argitaratzen uzten.

XX. mendean, ordenagailuen asmakuntzak egunkarien negozioa izugarri aldatu zuen. Gaur egun, idazleek berehala bidaltzen dizkiete artikuluak editoreei posta elektronikoaren bidez. Editoreek eta diseinatzaileek erraz aldatzen dituzte testuen edukia eta itxura, ordenagailuak erabiliz. Eta mendearen amaieran, jende asko Interneten hasi zen egunkarietako artikuluak irakurtzen, paperezko kopia batean irakurri beharrean.