Durdo Bizkarurdin

Durdo Bizkarurdina Mediterraneo eta Atlantiko ekialdean bizi den arraina da.

Izena aldatu

Antoine Rissok Lutjanus palloni izena eman zion. Palloni hitzak "zurbil" esan nahi du, kolore apalak dituelako dauka izen hori.

Deskribapena aldatu

Gorputz luzea eta zilindrikoa dauka. Arre koloreko arraina da baina bizkarraldean kolore urdin-granatea dauka eta sabelaldea zurixka. Lerro ilun batek zeharkatzen du bere gorputza.

Aho txikia du eta hortz zorrotzak dauzka. Bizkarraldean hegats gardenak ditu.

Bizitokia aldatu

Kostaldeko arraina da eta 30 eta 250 metro arteko sakoneran bizi da. Algaz estalitako harrizko eremuak gustatzen zaizkio. Algak erabiltzen ditu lo egiteko eta babesteko.

   Ba al dakizu    
Erraz ohitzen da akuarioetan bizitzera oso lasaia delako. Oso jatuna da eta sarritan eman behar zaio jaten.

Elikadura aldatu

Itsaso hondoan bizi diren animalia ornogabetaz elikatzen da: zizareak, molusku txikiak eta krustazeo txikiak jaten ditu.

Ugalketa aldatu

Arrautza bidez ugaltzen da. Arrak habia egiten du eta emeak arrautzak jaten ditu. Gazteak direnean talde handitan ibiltzen dira baina heldutzen direnean oso bakartiak dira.