Kakalardo arra.
Kakalardo emea.

Dorcus parallelipipedus Euskal Herrian bizi den kakalardo mota bat da.

Deskribapena aldatu

Kakalardoa beltza da. 2 edo 3 cm neurtzen ditu. Gorputz zapala du. Arra eta emea desberdinak dira. Arrak hortz handiak ditu eta emeak txikiak.

Beldarrak zuriak dira, buru laranja dute eta hortz beltzak.

Non bizi da? aldatu

Europan, Afrikan eta Ekialde Hurbilean bizi da.

Zer jaten du? aldatu

Beldarrek usteltzen ari den enborreko egurra jaten dute eta helduek landareen izerdia zurrupatzen dute.