Dontzeila laranja

Dontzeila laranja Euskal Herrian aurkitzen den tximeleta bat da.

Deskribapena aldatu

Dontzeila laranja kolore laranjako tximeleta bat da, eta hegaletan puntu beltzak ditu. Hegalen ertza zuria da. Tximeleta ertaina da, 30-42 mm-ko hegal zabalera du. Emeak handiagoak dira eta kolore laranja apalagoa dute.

Hedapena aldatu

Europan, Afrikan eta Asian aurkitzen da.

Bizi zikloa aldatu

Negua beldar gisa igarotzen du, eta martxotik urrira tximeleta ateratzen da.