Gaztelua

Disneyland Paris Frantziako hiriburuan dago Parisen. Bi parke tematiko, entretenimentu gunea eta zazpi hotel ofizialez osaturik dago. 1992ko apirilaren 12an ireki zen, eta 2009an 15,4 milloi bisitari izatera iritsi zen.

Deskribapena aldatu

Disneyland Paris Europako leku turistiko garrantzitsuenetako bat da. Jendearekiko irudia aldatzearren 1995ean parkeari izena aldatu zioten. Euro Disney Resort-etik Disneyland Paris-era pasatu zen eta urte bereko uztailean konpainiak lehen irabaziak lortu zituen. Konpainiak bere web-orri ofizialean dioenez 2011an izandako gastuak 63,9 eurokoak izan ziren. Turismo konplexu honen bigarren parkea, Walt Disney Studios Park, 2002ko Martxoaren 16an ireki zen.

Inaugurazio eguna aldatu

1992ko apirilaren 12an Euro Disneyland ofizialki ireki zen lehenengo aldiz.

Arazoak aldatu

1992ko maiatzean %25 langilek (3.000 gizonezko eta em,akumezkok gutxi gora behera) lana utziko zutela protestatu zuten beraien lanneko baldintzak txarrak zirelako. Aldizkari batean bixita kopurua oso gutxi zela azaldu zuen. Disneyko proiektu batzuk geldiarazteko eskatu zuten eta hotelen prezioak jeisteko.