Txikipedia:Desordutan

Desordutan,Txus, Iñigo eta Gorkak sortu zuten proiektu akustiko bat da. Gitarra akustikoa, baxua eta bateria jotzen dituzte. Pop-rock musika mota jotzen dute.

Lehen kontzertua 2006ko apirilean eman zuten Tolosako Bonberenean, urte horretako abenduan bertan lehen maketa grabatu zuten Tolosako Bonberenean. Nahasketaz Karlos Osinaga ‘Txap’ arduratu zen. Lagun artean egindako lan hau ‘DESORDUTAN’ izenarekin kaleratu zuten.

Partaideak aldatu

  • Joseba Aranburu
  • Iñigo Karrera
  • Egoitz Ezkerra
  • Julen Goikoetxea

Diskografia aldatu

  • Desordutan (2006, maketa)
  • Eromena zor dizut... (2009)