Entzun!

Datu-basea: kontsultak

Datu-basea ordenagailuek gorde eta manipulatzen duten informazio-multzoa (datuak) da.

Datuek datu-base bat osa dezaten, multzoak hau izan behar du:

  • egitura logiko bat: beharrezkoa da informazioen arteko erlazioak egotea (datuen antolaketak tauletan edo haien artean erlazioa duten objektuetan banatzen ditu);
  • egitura fisikoa: nola eta non gordetzen diren ongi definituta dago (memorian, artxibo batean edo gehiagotan, disko gogor batean edo gehiagotan, disko lokaletan edo sare baten bidez konektatuta...).

Ezaugarriak aldatu

Datu-baseen funtzioaren araberako sailkapenaz gain, datu-baseak ere sailka daitezke, datuen administrazio-ereduaren arabera.

Datu-eredu bat, funtsean, datu-edukiontzi (datuak gordetzen diren zerbait) izenaz ezagutzen den zerbaiten "deskribapen" bat da, baita edukiontzi horietako datuak bildu eta berreskuratzeko metodoena ere. Datu ereduak ez dira gauza fisikoak: datu baseen sistema eraginkor bat ezartzea ahalbidetzen duten abstrakzioak dira; eskuarki algoritmoei eta kontzeptu matematikoei dagozkie.

Datu-baseetarako kontsulta aldatu

Datu-base baten informazioa lortzeko “kontsulta” izeneko metodoa erabiltzen da. Kontsulten bitartez datu-base baten informazioa eguneratu, ezabatu, erakutsi eta datu berriak gehitu, txantiloiak baita erregistro iturri gisa ere erabil daitezke.