Txikipedia:Cyaniris semiargus

Tximeleta Cyaniris semiargus
Tximeleta Cyaniris semiargus

Deskribapena

aldatu

Tximeleta ertaina da, 32-38 mm arteko hegal-zabalera duena. Sexu dimorfismo nabarmena du, arrak urdin biziko hegalak ditu, ertzean lerro beltzak dituztenak eta ertza bera zuria. Beldarra hori-berdea da eta lerro ilunagoak ditu gorputzean. Iletsua da eta espirakulu marroi ilunak ditu. Beraien antenak luzeak dira.

Bizi zikloa

aldatu

Tximeletak belaunaldi bakarra izaten du eta Apirila eta Ekaina artean ikusten da hegan. Beldar egoeran hibernatzen du eta udaberrian pupa eratzen du hosto bati zetaz itsatsita. Gero beldarretik ateratakoak egoak lehortu harte ez du egan egiten. Lehortutakoan egan asten dira eta bi hilabete inguru irauten dute bizirik.

Habitata

aldatu

2.200 metroko altuera arteko zelai eta larretan aurkitzen da. Askotan ikusten da lokatzetan edo behien gorotzetan gatz eta nektar bila


 
Tximeleta Cyaniris semiargus