Cupido minimus tximeleta.
Cupido minimus tximeleta.

Cupido minimus tximeleta espezie oso polit bat da jendearen arabera. Europan eta Asia iparraldean aurkitzen da.

Deskribapena aldatu

Tximeleta gainaldetik hegalak marroiak dira baina arrek dizdira urdina dute. Hegalen ertzak zuriak dira.

Hegalen azpialdea zilar kolorekoa da eta eraztun zuriko puntu beltz solteak agertzen ditu. Hegalen zabalera 16-27mm-koa da.

Emeak arrak baino handiagoak dira.

Noiz ikusten dira tximeletak? aldatu

Udan beldar gehienak tximeleta bihurtzen dira. Beldar hauek kanibalak dira. Beldarrak urdin argiak dira, ia zuriak, eta heldu ahala oso iletsuak bihurtzen dira. Horregatik uda da urtarorik ohikoena tximeleta hauek ikusteko.