Artikulua entzun!

Blog bat, blogariak idazten dituen istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Egitura aldetik, goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, egilearen informazioa.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira taldeetan sortutakoak ere. Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke.

Mikroblogak, blogen aldaera bat dira; mezuak laburrak dira (gehienez 140 karaktere normalean). Blogariak momentuan egiten ari dena azaltzen du.

Blog baten ezaugarri nagusiak aldatu

  • Interesgarriak dira: Edozer esan dezake norberak bere blogean.
  • Era kronologikoan antolatuta daude: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
  • Irekiak dira: irakurleek mezuetan idatz dezakete, egileak horretarako baimena ematen badu.
  • Bi norabideko komunikazioa: blogariak irakurleekin, eta alderantziz, etengabe komunikatu daitezke bata bestearekin.