Biztanleria-piramidea edo adin-piramidea diagrama edo irudi bat da, halako leku bateko biztanleak adinaren eta sexuaren arabera nola banatuta dauden erakusten duena; piramide hitza erabiltzen da erakutsi ohi duen itxuragatik.
Diagrama delako horretan, bi koordenatu daude: batean (marra bertikalean, normalean) adin-tarteak jartzen dira (0-5 urte, adibidez); eta bestean (marra horizontalean, normalean), adin-tarte horretako zenbat jende dagoen jartzen da. Piramidearen erdian, ardatz edo lerro zut baten bidez banatzen dira sexuak: alde batean gizonezkoak eta bestean emakumezkoak.
Biztanleria-piramideak nahiko desberdinak izan daitezke leku batetik bestera, eta oso argi erakusten dute nolakoa den leku horretako biztanleria, batez ere adinaren aldetik.
Piramideak nolakoak izan daitezke?
aldatuHiru mota nagusi bereiz ditzakegu: Progresiboak, Geldikorrak eta Erregresiboak
Piramide progresiboak
aldatuZabalagoak izaten dira beheko aldean eta ohiko piramide baten itxura izaten dute. Biztanleria-piramide hau duten herrialdeetan, jaiotza-tasa handia izaten dute; hau da, ume asko jaiotzen dira batetik, eta, bestetik, adinean gora igo ahala, heriotza-tasa gero eta handiagoa izaten da, gero eta jende gehiago hiltzen da. Ondorioz, herrialde hauetako biztanleria oso gaztea izaten da oro har; adin gazteko biztanle gehiago daude adin zaharreko jendea baino; Horregatik, piramideko adin-tarte gazteak askoz zabalagoak izaten dira besteak baino. Herrialde azpigaratuen ezaugarri bihurtu da gaur egun. Hona hemen adibide bat: thumb
Piramide geldikorrak
aldatuthumb Beheko aldeak ez dira hain zabalak eta nahiko berdinduta daude piramidearen erdialdearekin. Biztanleria hau duten herrialdeetan, jaiotza-tasa ez da handia (ez da hainbeste ume jaiotzen), seguru aski jaiotze-kontrola egiten delako eta haur gutxiago hiltzen direlako, higienearen, elikaduraren eta osasun-egoeraren hobekuntzari esker. Bestetik, arrazoi berberengatik, heriotza-tasa ere egonkorra da, eta jende gutxiago hiltzen da. Horregatik, adin-tarte gazteen eta adin-tarte helduen zabalera nahiko antzekoa da. Leku hauetako biztanleria nahiko heldua izaten da oro har; gaur egun, hori garapen bidean dauden herrialdeen ezaugarri bihurtu da.
Piramide erregresiboak
aldatuleft Zabalagoak izaten dira erdialdeko adin-tarteetan, behekoetan baino, jaiotza-tasa asko gutxitu delako eta biztanle helduak oso ugariak direlako; horrelako egoeran dauden herrialdeetako biztanleria nahiko zahartuta dagoela esaten da. Gaur egun, herrialde garatuen ezaugarri bihurtu da.