Txikipedia:Bideokontsola

   Artikulua entzun!

Xbox Bidekontsola

Bideo-jokoen kontsola, bideo-jokoak exekutatzeko aukera ematen duen gailu informatiko bat da. Bi kontsola mota daude:

  • Mahaigaineko kontsola: eramangarria ez dena, pantaila batera konektatuta egoteko moduan dago.
  • Kontsola eramangarria: garraiatzeko diseinatua.

Historia aldatu

Lehen belaunaldiko kontsolak

Lehen ordenagailu-jokoak 1960ko hamarkadan agertu ziren. Magnavox konpainia elektronikoak mahai gaineko lehen bideo-kontsola 1972an kaleratu zuen.

Bigarren belaunaldiko kontsolak

1976an Fairchild Channel F iritsi zen. Belaunaldi honetan Atari 2600, Colecovision, Mattel Intellivision eta Atari 5200 nabarmendu ziren.

Hirugarren belaunaldiko kontsolak

Belaunaldi honetan, NES (Nintendo Entertainment System), Famicom (Japoniako nes) edo Hyundai Comboy (Hego Korean hala deitua) eta Sega Master System bezalako kontsolek, 8 bit zituzten.

Laugarren belaunaldiko kontsolak

1987ko urriaren 30ean Nippon Electric Company's enpresa japoniarrak (NEC) PC Engine kaleratu zuen. 1988an Segak bere kontsola aurkeztu zuen. 1990ean, Nintendok 16 biteko Super Nintendo kontsola atera zuen.

Bostgarren belaunaldiko kontsolak

2Dak 3D ingurune tridimentsionaletara igarotzea ekarri zuen belaunaldi bat da. Segak bere Sega Saturn eta Sonyk bere PlayStation kaleratu zituen 1994ean.

Seigarren belaunaldiko kontsolak

Belaunaldi honetako lehen kontsola Sega Dreamcast izan zen, Japonian 1998an merkaturatua. Arrakasta komertzialik handiena Sonyren PlayStation 2 izan zuen (2000). Ordenagailu eramangarrien arloan, Nintendoren Game Boy Advance delakoak arrakasta handia izan zuen.

Zazpigarren belaunaldiko kontsolak

2005. urtearen amaieran, Microsoften Xbox 360 izan zen belaunaldi honetan agertzen lehena. 2006ko azaroan, Nintendoren Wii eta Sonyren PlayStation 3 agertu ziren.

Zortzigarren belaunaldiko kontsolak

Zazpigarren belaunaldiaren ondorengo bideo-jokoen kontsolak deskribatzen dituen termino bat da: Sonyren PlayStation 4, Nintendoren Wii U eta Microsoften Xbox One.