Berreketa biderkagai berdinen emaitza idazteko modu sinple bat da.
AdibideaAldatu
2 zenbakia (adibide honetako biderkagaia) 4 aldiz biderkatzen badugu, hauxe aterako zaigu:
Biderketa hori modu sinpleagoan idatz dezakegu, berreketa batez:
Irakurbidea eta izendapenakAldatu
Berreketa hori irakurtzeko, bi ber lau esaten dugu. Errepikatzen den zenbakia (2 biderkagaia, adibideko kasuan) berrekizuna deitzen da; eta biderkagaia zenbat aldiz errepikatzen den adierazten duen zenbakia (4, adibideko kasuan), aldiz, berretzailea deitzen da.
Zenbakirik gabe adierazita, idazten da eta a ber n esaten da. Kasu honetan, da berrekizuna, eta , berretzailea; hau da, errepikatuta biderkatzen da berretzaileak adierazten duen hainbat aldiz.
Bestalde, berretzailea 1 denean: .
Berretzailea 2 denean, karratu hitza erabil daiteke ber bi ordez (adibidez, 42, lau karratua edo lau ber bi esan daiteke).
Berretzailea 3 denean, ordea, kubo hitza erabil daiteke, ber hiru ordez (adibidez, 43, lau kuboa edo lau ber hiru esan daiteke).
10 zenbakiaren berrekizunaAldatu
Berrekizuna 10 denean, honelako baliokidetzak ezar ditzakegu:
Hau da, berretzailea bat dator 1 zenbakiaren atzean jartzen den 0 kopuruarekin.
Eragiketak berreketekinAldatu
Berreketek zer adierazten duten jakin eta gero, haiekin eragiketak egiten jakin behar da; hau da, nola biderkatzen eta zatikatzen diren berreketak.
Berreketak nola biderkatuAldatu
Berrekizun berdina duten berreketak biderka daitezke; horretarako, berretzaileak batu egin behar dira:
Adibidez,
Berreketak nola zatituAldatu
Berrekizun berdina duten berreketen zatiketa egin daiteke; horretarako, berrekizunen kenketa egin behar da:
Adibidez,
Berreketa baten berreketaAldatu
Berreketa baten berreketa ere egin daiteke; horretarako, berrekizuna bere hartan utzi eta berretzaileak biderkatu egin behar dira:
Adibidez,
Biderketa baten berreketaAldatu
Bi zenbakiren biderketaren berreketa egiteko, berrekizun bakoitzaren berreketak biderkatu egin daitezke.
Adibidez,