Berogailua etxeak, gelak, berotzeko erabiltzen den gailu bat da. Mota askotakoak daude: elektrikoak, lurrekoak, gasezkoak, egurrezkoak, ikatzezkoak edo gasolinazkoak.

Berogailua horman.

Nola funtzionatzen du?

aldatu

Mota bakoitzak funtzionamendu ezberdina badu ere, berogailuaren funtzionamendua sinplea da: hodietatik ura doa berotuta etxe osotik bueltaka eta erradiadoretik beroa botatzen du.

Berogailu motak?

aldatu
  • Berogailu elektrikoa: elektrizitatearekin funtzionatzen du.
  • Lurreko berogailua: lurra berotzen da.
  • Gasezko berogailua: pieza batek erregulatutako bonbona batetik datorren gasarekin funtzionatzen du.
  • Egurrezko berogailua: egurra errez sorturiko beroa erabiltzen du.
  • Ikatzezko berogailua: ikatza errez sorturiko beroa erabiltzen du.
  • Gasolinazko berogailua: gasolina erabiltzen du beroa sortzeko.
 
Egurrezko edo ikatzezko berogailua