Bernart Etxepare (Sarasketa, Nafarroa Beherea, 1480 inguru - 1560 inguru) apaizak euskarazko lehen liburua idatzi zuen: Linguae Vasconum Primitiae. Bordelen (Frantzia) eman zuen argitara, 1545ean.
Liburuak hamabost poema biltzen ditu; horien artean, «Heuscara ialgui adi campora» ezaguna.
Bizitza
aldatuBernart Etxepareren bizitzari buruz ez dakigu gauza handirik. Bere Linguae Vasconum Primitiae irakurrita, jakin badakigu, liburuaren azalean bertan adierazten delako, sancti michelis veteris herriko erretorea zela liburua argitaratu zuenean. Latinez adierazi zuen bere herriko izena; gaur egun Eiheralarre esaten da euskaraz.
Liburuan egileak bere buruari buruzko datu gehiago ematen ditu. Hamahirugarren poeman batez ere; "Mosen Bernat Exaparere kantuia" izeneko poeman.