Bergara Euskal Herriko erdialdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean, hain zuzen ere, eta Debagoieneko eskualdean. Mendiz inguratuta dagoen herria da. Horregatik Bergarako erliebea edo topografia bortitz samarrak dira, malda handiekin, eta oso urriak dira zabalgune lauak. Gehienetan hiri guneek eta industri eremuek bereganatu dituzte lautadok.
Hiria asko hazi da azken hamarkadetan, industriaren eraginez batik bat; hedapen honetarako ibai arroak eta bailararen zabaluneak aprobetxatu dira eta honela nekazaritzarako lur onenak betiko galdu dira.
Zuhaitzak
aldatu