Berberetxoaren oina

Berberetxoak bibalbioen familiako moluskuak dira. 200 espezie baino gehiago dauzka, gurean ezagunena berberetxo arrunta da. Ozeano Atlantikoaren ekialdeko kostaldeetan, Norvegiatik Afrikaraino. Jangarriak dira, egosita edo gordinak.

Deskribapena aldatu

Maskor borobila du, triangelu itxurakoa. Txikiak dira, 3,5-5cm artekoak, baina badira 6cm-ko tamaina hartzen dutenak ere. Maskorra zuri-horia eta lerro beltzeko kolorea du. 28 sahiets ditu.

Bizimodua aldatu

Itsasoko ura iragaziz elikatzen da. Sifoi baten bidez hartzen du ura, bertan dauden partikulak harrapatzen ditu eta beste sifoi batetik kanporatzen ditu.

Larbak sortuz ugaltzen da. Urtean bi ugalketa sasoi izaten ditu, udaberrian eta udazkenean.

Sei urte bizitzera iritsi daiteke

Sukaldaritza aldatu

  • Berberetxoak lurrinduta
  • Berberetxoak ardoarekin

Izenak beste hizkuntzetan aldatu

  • Gaztelaniaz: Berberecho
  • Ingelesez: Common cockle
  • Frantsesez: Coque