Txikipedia:Beira
Beira material gogor bat da, baina, era berean, oso hauskorra ere bada. Inorganikoa, gardena eta amorfoa da. Leihoak, lenteak, botilak eta halakoak egiteko erabiltzen da.
Beira lortzeko, 1500 °C ingurutan hiru hauek fusionatu behar dira: silize-hondarra (Si O2), sodio karbonatoa (Na2 CO3) eta kareharria (Ca CO3).
Noiz hasi zen gizakia beira egiten?
aldatuDirudienez, Kristo aurreko 1200 urtean hasi ziren gizakiak beira egiten, Egipton eta Mesopotamian.
Beira birziklagarria da
aldatuBeira birziklatu egin daiteke. Edukiontzi berdeetara bota behar da. Gainera, nahi beste aldiz birzikla daiteke; ez du kalitatea galtzen.
Normalean, beirak, birrindu eta birziklatu baino lehen, kolorearen arabera bereizten dituzte.