Bataio-pontea.

Bataioa kristautasuneko erritu edo zeremonia oso garrantzitsu bat da. Bertan pertsona bat uretan murgiltzen da edo apaiz batek urez bustitzen dio burua, kristautasun-federa edo kristauen komunitatera batu egiten dela adierazteko. Kristauentzat, bataioa, gainera, sakramentua ere bada.

Bataioa edozein adinekin egin daiteke, izan jaioberritan edo heldutan. Kristautasuneko adar batzuek uste dute bataioa haurtzaroan egin behar dela. Beste batzuek, ordea, uste dute norberak erabaki behar duela heldua denean. Gure artean, erlijio katolikoa duten beste lurraldeetan bezala, haur jaioberriekin egitea da. ohikoena

Bataioaren asmoa Jesusen heriotza eta berpiztea irudikatzea da. Pertsona bat bataiatzen denean, zera irudikatzen da, ordura arteko bizimodua atzean uzten duela bizimodu berri eta ezberdin bati hasiera emateko, Jesusen urratsei jarraituz. Bataioa eginez, Jainkoarekiko eta beste fededunekiko fedea eta konpromisoa ere erakusten dira.

Azpimarratzekoa da bataioarekin ez dela "betiko salbamena" bermatzen, baizik eta Jainkoaren esanetara jartzeko balio duela eta baita fede kristauari konpromisoa erakusteko ere. Behin bataiatuta, norbere fedea indartzen jarraitu behar da, eta Jainkoarekin harremana sortu otoitz eginez, Biblia irakurriz eta fededunen komunitatean parte hartuz.

[[Kategoria:Txikipedia:Erlijioa}}