Txikipedia:Banana split

Banana Split azkenburu bat da. Amerikako Estatu Batuetan asmatu zen, Wilmington (Ohio) hirian. Izenak esan nahi du erdibitutako banana, "split" hitzak ingelesez erdibitzea esan nahi baitu.

Banana Split eredugarri baten argazkia

Osagaiak aldatu

  • Banana
  • Izozkia
  • Gereziak
  • Txokolate siropea
  • Esnegaina (hautazkoa)
  • Intxaurrak (hautazkoa)

Nola prestatu aldatu

Banana erditik zatitu kontu handiz. Ondoren, zapore desberdineko izozki bolak jarri gainean. Bukatzeko, apaindu platera nahi duzunarekin: esnegaina, intxaurrak edo gereziak.