Azitrai-urdina lore baten gainean.

Azitrai-urdina Euskal Herrian dagoen tximeleta bat da.

Deskribapena

aldatu

Tximeleta txikia da, 2 cm edo 2'5 cm ditu. Tximeleta arra urdin-morea da gainaldetik eta aurreko hegaletan orbain beltz ilun bana du. Emea marroia da. Azpialdetik hegalak gris argiak dira eta orban beltz ugari dituzte eraztun zuri batez inguratuak.

Noiz ikusten da?

aldatu

Apirila eta iraila artean ikusten dira hegan

Non bizi da?

aldatu

Europa hegoaldean eta erdialdean bizi da eta Siberian ere bai.