Atlas mendikatearen mapa
Atlas mendikatearen mapa

Atlas mendikatea [1], Afrikako ipar mendebaldeko mendi sistema izenez ere ezaguna, Aljeria, Tunisia eta Maroko zeharkatzen duen mendi kate bat da, 2.400 km luze ditu.

Atlas mendikatea neguan
Atlas mendikatea Neguan

Mendiak

aldatu

Hauek dira Atlas mendikateko mendi ezagunetako batzuk: Tubqal, Ighil M'Goun, Lalla Khedidja, Jebel Ouanoukrim, Jbel Ayachi, Jebel n'Tarourt, Jbel Hebri, Jbel Lakhdar, Jbel Lekst, Jebel Aksoual, Jebel Zem-Zem, Afella eta Jebel Igdet (Arabiarrez). Mendi altuenak, Monte Tubqalek, 4.167m ditu eta baxuenak, Amalun`Mansurrek, 687m ditu.

Banaketa

aldatu

Lau eskualdetan banatzen da mendikatea [1]:

  • Antiatlasa Marokoko mendilerroa da, Atlasetan dagoena. Ozeano Atlantikotik Tafilalt hiriraino hedatzen da, 500 km-ko ibilbidea eginez. Hegoaldean Sahara du mugakide.
  • Tell-eko Atlasa Maroko, Aljeria eta Tunisiako mendikatea da, Atlasen zatia. 1.500 kilometro luze da, eta Mediterraneo itsasoaren parean hedatzen da. Mendikateko mendirik altuena Lalla Khedidja da.
  • Aures Aljeriako mendi-eskualdea da, Saharako Atlasaren ekialdean dagoena, Batna probintzian.
  • Saharako Atlasa Aljeria eta Tunisiako mendikatea da, Atlas mendigunearen zati. Mediterraneo itsasoaren parean hedatzen da. Mendikateko mendirik altuena Djebel Aïssa da.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Atlasa. 2019-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).