Txikipedia:Astorki-urdin

Tximeleta belarretan

Astorki-urdina Euskal Herrian dagoen tximeleta espezie bat da.

Deskribapena aldatu

Tximeletaren tamaina txikia da. Gutxi gora behera 2,2 eta 2,8 cm arteko zabalera du. Hegalaren ertzetan kolore beltzeko lerroa du eta ondoren ertz zuria. Antenak beltz kolorekoak dira.

Bizi zikloa aldatu

Bi belaunaldi izaten ditu apiriletik edo urrira ikusten dira tximeleta helduak hegan. Arrak sarritan ikusten dira ertzetako putzuetan ura edaten. Tximeleta emeak berriz landarearen hostoetan, loreetan eta zurtinetan jartzen ditu aurrautzak.