Txikipedia:Astigarraga

Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak7.666
🔎  Azalera[convert: invalid number] kilometro koadro
🌄  Altuera25 metro
Map
Astigarragako Foru Plaza

Astigarraga Gipuzkoako udalerri bat da, Donostialdea eskualdekoa. 6.077 biztanle ditu. Euskal Herrian sagardotegi gehien dituen herria da, 20 baino gehiago.

Geografia

aldatu

Urumea ibaia igarotzen da herritik.

Auzo hauek ditu: Galtzaur, Portutxo, Errekalde, Ergobia, Santiago, Bentak eta Arrobitxulo.

Historia

aldatu

1941ean Astigarraga Donostiaren zati bihurtu zen. 1984an erreferendum bat egin zuten, eta herritarren gehiengoak Donostiatik banatzea erabaki zuen. 1987an osatu zen Astigarragako udal independente berria.

Demografia

aldatu

2019an 6.180 biztanle zituen.

Euskara

aldatu

Herritarren gehiengoa euskalduna da. %64 baino gehiago, hain zuzen.

 
Udaletxea

Politika

aldatu

2019ko udal hauteskundeen ondoren, Xabier Urdangarin izendatu zuten alkate.

Eraikin garrantzitsuak

aldatu
  • Jasokundeko Ama Birjinaren eliza.
  • Murga jauregia.
  • Udaletxea. XVIII. mendekoa.

Argazki galeria

aldatu