Astakamamilaren loreak

Astakamamila elkartuen taldeko landarea da, sendabelar gisa erabiltzen dena. Kamamilaren antza du.

Deskribapena

aldatu

50cm-ko altuera hartzen du. Bere hostoak estuak, luzexkak eta gris berde kolorekoak dira. Landare honi ez zaizkio hostoak erortzen. Lore horixkak ditu adarren muturrean. Bere fruitua karratu itxurakoa da. Gris-berde kolorekoak dira eta usaintsuak.

Bizilekua

aldatu

Jatorria Europan du, baina Afrika Iparraldera eta Ipar Amerikara ere zabaldu da. Toki lehor eta harritsuetan hazten da. Mediterraneoko karezko lurretan bizi da bereziki.

Erabilera

aldatu

Sendabelar gisa erabiltzen da:

  • Heste zizareak hiltzeko
  • Tripako minak kentzeko
  • Infusioa egiteko
  • Antibiotiko bezala
  • Desinfektatzeko