Txikipedia:Asier Martínez

👶
Jaiotza
2000ko apirilaren 22a
Zizur Nagusia
🔨
Lanbidea
atleta
📷
Atletak 110 metroko hesi proba batean

Asier Martinez Echarte, Zizur Nagusian (Nafarroa) jaio zen 2000ko apirilaren 22an.

Biografia aldatu

Asier txikitatik hasi zen atletismoa praktikatzen, bere gurasoen eraginagatik. Izan ere, bere ama, Elena Echarte, hesi-lasterkaria izan zen eta bere aita atleta. Asierri, bere familiaren eraginez, atletismoarekiko interesa piztu zitzaion eta entrenatzen hasi zen.

16 urte zituela, Club Pamplona Atleticok fitxatu zuen eta han goi-jauzian eta hesietan aritu zen. Han ezagutu zuen bere egungo entrenatzailea, François Beoringyan, eta harreman estua sortu dute orain arte.

17 urtetatik 18 urte arte goi-jauzian Espainiako txapelduna izan zen. Hala ere, azkenean, hesietan espezializatu zen hobeto moldatzen zelako.

Ibilbide profesionala aldatu

2022an Munduko Txapelketan parte hartu zuen eta 60 metroko hesietan laugarren postua eskuratu zuen. Hilabete bat pasa ondoren, Europako Txapelketan urrezko domina irabazi zuen.

"Nire koadrillakoen babesa niretzat dena da. Nire motorra dira. Oso pozik nago haiek beti egon direlako ondoan; asko estimatzen dut hori."

   Ba al dakizu    

Bi dioptriak ondo ikustea eragozten diote, baina horrek ez dio betaurrekoak janztera behartzen. Begiak itxita egin dezakela korrika, dio beti, lasterketak mekanizatuta dituelako

Asier pertsona normal bat da, irakurtzea asko gustatzen zaio, baita musika entzutea ere. Zientzia Politikoak ikasi zituen Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatean. Egunero joaten zen Iruñatik Bilbora ikastera, eta ostean entrenatzera zihoan Iruñara berriro. Bizitza osoa darama hesi-lasterketako izarra bilakatzeko ametsetan, eta jada lortu du. Baina, horretarako, hainbat gauzari uko egin behar izan dio. Bakoitzak dituen ametsak lortzeko egin behar diren esfortsu eta sakrifizioen adibide bikaina da. Atletismoan bere erreferentea Pascal Martinot-Lagarde hesi-lasterkari frantsesa da. 2020tik aurrera asko hobetu du eta azken urteetan hainbat sari irabazi eta markak gainditu ditu.[1]

SARIAK aldatu

URTEA TXAPELKETA LEKUA POSTUA PROBA
2019 EUROPAKO TXAPELKETA 20 URTE AZPIKOAK SUEZIA 16 110 metroko hesi proba
2021 EUROPAKO TALDE TXAPELKETA POLONIA 1 110 metroko hesi proba
2021 EUROPAKO TXAPELKETA 23 URTE AZPIKOAK ESTONIA 1 110 metroko hesi proba
2021 TOKIOKO JOKO OLIMPIKOAK JAPONIA 6 110 metroko hesi proba
2021 TOKIOKO JOKO OLIMPIKOAK JAPONIA 4 60 metroko hesi proba
2022 EUROPAKO ATLETISMO TXAPELKETA ALEMANIA 1 110 metroko hesi proba
2022 MUNDUKO ATLETISMO TXAPELKETA AEB 3 110 metroko hesi proba
Informazioa audio bezala


Erreferentziak aldatu

  1. Asier Martínez. 2023-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).