Artsenikoa elementu kimiko bat da, As ikurra eta 33 zenbaki atomikoa dituena.

Sorrera

aldatu

Alberto Handiak aurkitu zuen 1250ean.

Ezaugarriak

aldatu

Artsenikoa Germanioz (Ge) eta Selenioz (Se) dago egina.

Naturan artseniko elementala hiru formaetan aurki daiteke, bakoitza bere kristal-egiturarekin:

  • Artseniko minerala
  • Artsenolanprita
  • Parartsenolanprita.

Artsenikoaren oxidazio-egoera nagusiak hauek dira:

  • -3 (artseniuroak: normalean aleazio-formako metal arteko konposatuak)
  • +3 (artsenatoak (III) edo artsenitoak, alegia, konposatu organoartseniko gehienak)
  • +5 (artsenatoak(V), oxikonposatu artseniko ez-organiko egonkorrenak).

Aplikazioa

aldatu
  • Dekoloratzaile bezala erabiltzen da.
  • Intsektizida ( berun artseniatoa), herbizida (sodio artsenitoa) eta posoietan erabiltzen da.
  • Pigmentu eta piroteknian erabiltzen da.
  • Berun eta aleazioetan gehigarri bezala erabiltzen da.