Txikipedia:Arroza Kubako erara

Arroza Kubako erara

Arroza Kubako erara Espaniako garai kolonizatzailean jatorria duen plater tradizionala da. Gaur egun Kuban eta Espanian, batez ere Kanariar uharteetan, oso ezaguna da. Plater hau arroz txuriz, bananaz, arrautza frijituz eta tomate saltsaz osatuta dago.

Prestaketa moduak

aldatu

Plater hau hain ezaguna denez, modu ezberdinetan prestatu daiteke. Hona hemen adibide batzuk:

  • Espanian askotan ez zaio platanorik jartzen.
  • Batzuetan platanoaren ordez, frankfurt saltxitxa bat jartzen zaio edo hirugiharrea.