Entzun!

Arrano arrantzale (Pandion haliaetus) hegazti bat da. Mundu osoan aurki daiteke, Antartikan izan ezik. Neguan Euskal Herrian egon ohi da.

Deskribapena aldatu

40-50 cm inguru ditu eta 20 cm-ko buztana. 1,5kg pisatzen ditu. Emea arra baina handiago da. Burua zuria du, baina begien ingurua beltza. Hegoak beltzak ditu eta beheko aldea zuria.

Elikadura aldatu

Arrano arrantzalea arrainez elikatzen da. Arrantzarako hegan dabilenean, uretatik distantzia gutxira biraka planeatzen du. Behin harrapakina lokalizatzean zuzenean uretara erortzen uzten du bere burua eta uretara sartu aurretik erpeak aurreratzen ditu oinekin arraina harrapatzeko.

Ugalketa aldatu

Habia adar lehorrekin egiten du eta denborarekin handitzen joaten da. Ugalketa udaberrian gertatzen da, 3 arrautza jartzen ditu 2 edo 3 egunetan. Inkubazioa bi sexuek egiten dute, baina gehienbat emeak.

Izena beste zenbait hizkuntzetan aldatu

  • Gazteleraz: águila pescadora
  • Ingelesez: western osprey
  • Frantsesez: Balbuzard pêcheur