Aricia agestis tximeleta.

Aricia agestis tximeleta espezie bat da. Europan, Afrika iparraldean eta Asian aurkitzen da. Euskal Herrian ere bai.

Deskribapena aldatu

Tximeletaren hegalak marroi ilunak dira eta ertzak zuriak dituzte. Ertzetik gertu puntu laranja eta beltzak lerrokaturik dituzte, hala aurreko hegaletan nola atzekoetan. Tximeletak ile urdina du gorputzean.

Tximeleta txikia da, 24-28mm-ko hegal zabalera du.

Bere beldarra argia da eta aboetan kolore arroxako lerroak ditu. Oso iletsua da.

Noiz ikusten dira tximeletak? aldatu

Udan ikusten dira gehien bat.

Non ikusten dira? aldatu

Gehien bat Asiako mendikateetan, baina Europako eta Afrikako toki batzuetan ere ikus daitezke.