Aresek indar handia zuen, gizontasunaren ikurra, eta baita olinporen eta ejerzitoen defendatzailea zen. Bere gurasoak Zeus eta Hera ziren.

Mitologia aldatu

Gizonen ikur gisa hainbat bikotekide izan zituen, gutxi gorabehera hogeita hamar bikote izan zituen eta guztira hirurogei ume inguru. Hauen artean, Eros, Harmonia, Fobos, Deimos eta Amazonak daude.

Bikoteen artean, badirudi Afrodita izan zela bikotekide egonkorrena, amodioaren eta edertasunaren jainkosa. Berak gaixoaldietan lagundu zion eta gudan aliatua izan zuen.

Atena ere gudaren jainkosa izan zen baina estrategia eta taktikari lotzen zitzaion, borrokaren zentzuan, argi dago Ares zela jainko garrantzitsuena.

Bere eskua izurrite eta gaixotasunen atzean omen dago, eta horregatik jainko askok, bere gurasoek barne, Ares gorrotatzen dute.

Gurtza aldatu

Aresen gurtza eremu oso handian egiten zen, Asia erdialdetik europako mendebaldera hedatzen baitzen

Itxura aldatu

Normalean, gizon gazte baten itxuran zuen Aresek. Aurpegia eta gorputza ilerik gabe agertzen zen.

 

Bere ikurretako batzuk gurdia eta argi-zuziria dira. Gurdia sua botatzen zuten lau zaldi hilezkorrek eramaten zuten, urrezko apaingarriak zituztenak.

Beste jainkoen artean, Ares, bere brontzezko armaduragatik, lantzagatik, ezpatagatik eta gorri koloreko kaskoagatik (greziar polis edo hiriek erabiltzen zuten kaskoa) bereizten zen.

Haren txori sakratuak putreak ziren bereziki, baina baita okil txoriak ere. Argonauten historioan, Aresek bere txorien lumak dardo  bota ziezazkiekeen etsaiei. Animalia gogokoena txakurra zuen.

Gainera, bi adarrekin identifikatzen da urezko ahari-larruaren mitoa dela eta. Hau da, jainkoa urrezko artilea duen zikiroari lotzen zaio (Aries zodiakoko sisteman).