👨👨👦👦 Biztanleak 9.890.400 |
🔎 Azalera 83.600 km² |
🏙️ Hiriburua Abu Dhabi |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Arabiar Emirerri Batuak Ekialde Hurbileko estatu burujabea da. Arabiar penintsularen[1] hego-ekialdean kokatua. [2]
Persiar golkoaren[3] ertzeko bederatzi printzerrietako zazpi hartzen ditu: Abu Dhabi, Ajman, Dubai, Fujaira, Ras al-Khaima, Xarja eta Umm al-Qaiwain. 83.600 kilometro koadro ditu luze-zabalean, eta 9,2 milioi biztanle zituen 2016an.
Hiriburua Abu Dhabi da.
Mohammed bin Rashid al Maktoum Arabiar Emirerrietako erregea da, eta Mohamed bin Zayed Al Nahayan lehendakaria.
Geografia
aldatuMugak
aldatuMugak[4], Ipar latitudeko 22°50 eta 26° artean dago kokatuta, eta ekialdeko longitudeko 51° eta 56°25 artean. Iparraldean Qatar, Oman eta Persiar golkoarekin dute muga; ekialdean, Omanekin;
eta hegoaldean eta hego-mendebaldean, Saudi Arabiarekin.
Eskualde naturalak
aldatu- Eskualde Naturala batzuek ditu, adibidez: Herrialdeak 650 kilometroko itsasertza du Persiar golkoaren hegoaldean. Dubai da portu naturalik handiena. Uharte asko daude golkoan, eta eztabaida dago Iran[5] eta Qatarrekin horietako batzuen jabetzaz.
Klima
aldatu- Klima, Basamortukoa da[6], udak oso beroak dira eta neguak ere. Udan, tenperatura maximoak 45° C-tik goragoak dira. Hajar mendigunean, tenperaturak freskoagoak dira. Neguan, tenperatura minimoak 10° C eta 14° C artekoak dira. Uda amaieran, giroa eramangaitza da, hego-ekialdeko haize hezearen erruz. Urteko, prezipitazioa 120 milimetro dira, eta 350 milimetrokoa mendialdean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Arabia. 2023-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ Arabiar Emirerri Batuak. 2023-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ Persiar golkoa. 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ Persiar golkoa. 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ Iran. 2023-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
- ↑ Basamortuko klima. 2021-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).